Helena Taberna zuzendariaren La buena nueva filma estreinatu zuten azaroan, eta lan horretako hainbat eszena Azpeitiko Tren Museoan grabatu zituzten 2007ko ekainean. Hainbat azpeitiarrek aktore lanak egin zituzten, soldadu gisa.
Filma 1936ko Espainiako Gerran girotutakoa dago eta Altsasuko erretore Marino Aierrarengan bizitzako pasarte bat kontatzen du. Istoriako protagonistak Unax Ugalde, Barbara Goenaga eta Guillermo Toleko aktoreak dira. Ugaldek, hain zuzen, Valladolideko (Espainia) Seminci zine jaialdian aktore onenari dagokion saria jaso du film honetan egiten duen paperagatik.
Hona hemen filmaren webgune ofiziala: www.labuenanuevapelicula.com/
Ondoren filmaren trailerra ikus daiteke.