Zapatero Azpeitian da

Uztarria.eus 2008ko abe. 4a, 15:12

Agintari asko gerturatu dira Azpeitiko beilategira.

Espainiako Gobernuko presidentea beilategira joan da, Inazio Uriaren gorpua ikustera eta senideei babesa ematera, Rubalcaba eta Lopezekin

Raxoi PPko presidentea ere heldu da; beilategian izan dira goizean Ibarretxe, Olano, Urkullu, Ziarreta edota Basagoiti

Azpeitian da gaur 14:15 aldetik Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea. Inazio Uria enpresariaren gorpua ikustera joan da Carmona beilategira, eta haren senideei babesa ematera.

Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko Barne ministroarekin, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin eta Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearekin joan da.

Mariano Raxoi Espainiako PPko presidentea pixka bat geroago iritsi da, eta hura ere beilategira joan da. Biek batera irten dira bertatik, 15:15ak inguruan, nahiz eta barneko geletan ez diren elkarrekin egon.

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia goizean joan dira beilategira, baita Miguel Lazpiur Confebask eta Eduardo Zubiaurre Adegi enpresa elkarteetako buruak ere.

Xabier Arzallus, Iñigo Urkullu EAJko presidentea, Unai Ziarreta EAkoa eta Antonio Basagoiti EAEko PPkoa ere beilategian izan dira, Javier Madrazo EBko koordinatzailea, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordea, Joseba Egibar EAJko GBBko burua, Xabier Arzalluz eta Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakari ohiak, Roman Sudupe Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia, Asier Aranbarri Azkoitiko alkatea, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidentea, Damaso Casado EAEko UGTko idazkari nagusia, Iñigo Lamarka EAEko arartekoa....

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide