Inazio Uriaren heriotzaren aurrean

Altuna y Uria enpresako LAB 2008ko abe. 4a, 16:12

Inazio Uriaren heriotza ekarri duen Azpeitiko gertaera larriaren aurrean, Altuna y Uria enpresako LABeko kideok, lehenik eta behin, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Ignacioren senideei. Eta Euskal Herriari eta bertako langileriari adierazi nahi diogu:

Euskal Herrian ditugun arazo eta gatazkak bideratzeko eta konpontzeko ezintasunaren ondoriorik larrienak atzera bueltarik ez duten egoerak dira. Gaurkoan ere, zoritxarrez, horrelakoa da kezkaz eta saminez bizi duguna.

Inazio Uriarekin, gainontzeko enpresaburuekin bezalaxe, askotan interes ezberdinek aurrez aurre jarri izan bagaituzte ere, gaurkoa guztiontzat da egun tristea.

Albo batera begiratu gabe, guztioi dagokigu gureganatzea Herriak gainditzea eskatzen duen egoera honen ardura. LABetik gertakari hauek atzean utziko dituen etorkizunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu; pakea ekarriko duen ezenatoki demokratikoaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa, Euskal Herriak horrela behar duelako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide