Azpeitiko EAJ, EA eta Aralarrek gaur, ostirala, Inazio Uriaren omenez eta haren hilketa salatzeko egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete herritar guztiei.
Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Confebaskek, Adegik eta Eudelek deitu dute manifestazioa, 20:30erako. Aurretik, 19:30ean, hileta elizkizuna izango da, Soreasuko Sebastian parrokian.
Azpeitiko hiru alderdi politikoen esanetan, "manifestazioaren helburua ETA kondenatzea, Inazioaren erailketagatik gure dolua adieraztea, eta bere familiari ere gure elkartasuna adieraztea izango da".