Azpeitiar egileen eskaintza Durangoko Azokan

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2008ko abe. 5a, 10:12

Gaur zabalduko dute Euskal Liburu eta Disko Azoka

Agirre, Elustondo, Zubizarreta, Morillo, Aristi, Iriondo, Frantzesena, Karelean, Kupela edota Ezineanen lanak egongo dira

Gaur (ostirala) irekiko dute 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, eta astelehenera arte euskara eta euskal kulturaren erakustoki izango da Landako Gunea. 10:30-20:00etara arteko ordutegia izango du.

Urtero bezala, azpeitiarren liburuak eta diskoak salgai izango dira.

Liburuak

La lutte finale. Joxean Agirre Odriozola. Elkar argitaletxea.
Ipuin laburrak. Aitor Aranak itzulita. Hiria.
Punki: hori bai ipurdia!. Miel Anjel Elustondo. Desclée de Brouwer.
Punki: puzker gaua. Miel Anjel Elustondo. Desclée de Brouwer.
Manuel Lasarte, iturria ondare. Iñaki Zubizarreta. Hauspoa.
Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer?. Pako Aristi. Elkar.
Egun beltzetan, jolas beltzak. Fernando Morillo. Erein.
Zure arimaren truke. Fernando Morillo. Elkar.
Leonardoren hegoak. Fernando Morillo. Ibaizabal-Edelvives.
Suminaren estrategia. Fernando Morillo. Elkar.
Mixel Lekuona: artzainen artzain. Joxemari Iriondo. Eusko Jaurlaritza.
Haginetako mina. Askoren artean; besteak beste, Jose Luis Otamendiren ipuina dakar. Txalaparta.
Hitzalean. Askoren artean; besteak beste, Kepa Urbietaren ipuina dakar. Urola Kostako Hitza (Uztarria bertako bazkideetakoa da).

Diskoak

Anboto. Jose Luis Frantzesena. Partitura. Berziztu Txistuzale Elkartea.
56. gelatik. Karelean. Olatz Prat da kantaria. Gaztelupeko Hotsak.
Pagotxa. Kupela Taldea. Elkar.
Zuretzat. Ezinean. Gor Diskak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide