Larunbat honetan ospatuko da Iraurgi Ikastetxeak antolatzen duen Gabon Jaialdia, Izarraitz pilotalekuan. 17:00etan hasiko da.
Bertan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta lehendabiziko aldiz DBHko ikasleek parte hartuko dute. Harrak antzerkia, kantu eta dantza eginez familiak alaitzen saiatuko dira.
Jaialdi bukaeran bi otarren zozketa ere izango da; ateratzen den dirua Iraurgi Ikastetxeak Bohechiorekin duen elkartasun proiektura bideratuko da.