Hamalau hautagai daude Azpeitiko 2008ko Kirolaria izateko, zeinek jasoko duen saria larunbatean jakinaraziko dute udaletxean egingo den ekitaldian, 12:00etan. Aukeraketa, herriko kirol elkarteek aurkeztutako zerrendetan oinarrituta eta lorpenak kontutan hartuta egin dute.
Azpeitiko 2008ko Kirolaria sarirako hautagaiak honako hauek dira:
- Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Gorka Agirre
- Azpeitiko Areto Futbol taldea: Ignacio Sanchez
- Escuderia Lagun Artea: Jorge Del Cid
- Azpeitiko Karate elkartea: Haritz Etxeberria
- Xeye Atletismo Kirol Elkartea: Nerea Etxeberria
- Lagun Onak Futbol taldea: Hodei Mendinueta
- Ilunpe Pilota Elkartea: Andoni Aizpuru
- Judo Club Kimura: Markel Uzin
- Ikasberri Kirol Elkartea: Ibai Aldalur
- Izarraitz Igeri Elkartea: Ana Alberdi
- Lagun Onak Mendi Bazkuna: Itziar Joaristi
- Iraurgi Saskibaloi Elkartea: Jon Etxaniz
- Erremontean: Ibai Azurmendi
- Eskalada: Maite Etxezarreta
Orain arte Azpeitiko Kirolari saria jaso dutenak hauek dira urtez urte:
Kirolariak:
2000: IBAN OTAEGI (pilota) eta AITOR ZUBILLAGA (tiroa)
2001: LEIRE AGIRRE (eskalada)
2002: JOSEBA ALBIZU (txirrindularitza)
2003: AITOR ZUBILLAGA (tiroa)
2004: ILUNPE TALDEA (pilota)
2005: XABIN ARANAGA (Atletismoa)
2006: GORKA KARAPETO (Eskalada)
2007: MIREIA EPELDE (Txirrindularitza)
Kazetariak:
2001: IÑAKI ELORZA
2002: KARMELO OTAEGI
2003: TXETXU URBIETA
2004: KOLDO ALDALUR