Uztarria Komunikazio Taldeko zuzendaritzak 2007ko batzarretik hona egindakoa azalduko die bazkideei larunbatean (abenduaren 20an), urteroko batzarrean. Helarazia die deialdia. Aitonena I-eko aretoan egingo da batzarra. Lehen deialdia 10:30ean izango da eta bigarrena, berriz, 10:45ean.
2008ko ekintzen balantzea egingo da. Uztarria Kultur Koordinakundearen amaieraz, eta Uztarria Komunikazio Taldearen etorkizunaz hitz egingo du Uztarriako zuzendaritzak. Bestalde, aldizkariaren 10. urteurreneko ekitaldien balorazia ere egingo da. Horrez gain, Eregi Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresen balorazioa egingo da eta 2008ko balantze ekonomikoa aurkeztuko da.
Komunikazio arloan 2009ko asmoen azalpena eta hurrengo urteerako aurrekontua aurkeztu da.