Erniarraitz Bertsozale Elkarteak eta Lankuk Txapelen omenezko bertso jaialdia antolatu du. Izarraitz pilotalekuan izango da eta 22:30ean hasiko da.
Sei bertsolari entzuteko aukera izango da, herritarrak nahiz kanpotik etorritakoak. Andoni Egaña zarauztarra, Maialen Lujanbio hernaniarra, Iker Zubeldia zegamarra, Nekane Zinkunegi errezildarra eta Sebastian Lizaso eta Imanol Lazkano azpeitiarrak ariko dira kantuan. Jokin Uranga azpeitiarra gai-jartzaile lanak egingo ditu.
Sarrerak bost euroren truke egongo dira salgai, Izarraitz pilotalekuan bertan.
Bertso saioa
Noiz eta non?. Gaur, ostirala, 22:30ean, Izarraitz pilotalekuan.
Bertsolariak. Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Imanol Lazkano, Iker Zubeldia eta Nekane Zinkunegi.
Gai-jartzailea. Jokin Uranga
Sarrera. Bost euro. Izarraitz pilotalekuan eros daitezke.