Azpeitiko Zine Klubak Gabonetarako Zine Zikloa antolatu du abenduaren 26tik 30era. Urtero bezala, arratsaldeko 17:00etan umeentzako filmeak botako dituzte, eta gauetan, 21:30ean, helduentzako filmeen txanda izango da. Haurrentzako emanaldiek euro bat balioko dute eta helduek, berriz, ez dute ezer ordaindu beharko. Emanaldi guztiak Betharran aretoan izango dira.
Aurten, haurrentzako bost emanaldietatik bi euskaraz ikusi ahal izango dira, Glup eta Artikoko Erregeak filmak, hain zuen. Azken hori haurrentzako bereziki eginiko aldaketa klimatikoari buruzko dokumentala da. Bestalde, Gabonetako Zine Zikloan hekduek Tierra lana ikusteko aukera izango dute, Lur planetako ekosistema ezberdinen inguruko irudi ikusgarriak biltzen dituen dokumentala.
Gabonetako Zine Zikloaren egitaraua
Haurrentzako emanaldia
- Abenduak 26, ostirala
17:00 Wall-E
- Abenduak 27, larunbata
17:00 Glup (Euskaraz)
- Abenduak 28, igandea
17:00 Kunfu Panda
- Abenduak 29, astelehena
17:00 Artikoko Erregeak
- Abenduak 30, asteartea
17:00 Pesadilla antes de Navidad
Helduentzako emanaldia
- Abenduak 26, ostirala
21:00 Pudor
- Abenduak 27, larunbata
21:00 El BaƱo del Papa
- Abenduak 28, igandea
21:00 El Bosque del Luto
- Abenduak 29, astelehena
21:00 Tierra
- Abenduak 30, asteartea
21:00 Lilya Forever