Gaur (asteazkena) ere Iraurgi Ikastetxeko adin guztietako ikasle, guraso eta irakasleak gabon eskean atera dira goizeko hamaiketan herriko kaleetan.
Egun honetan biltzen den dirua ikastetxeak Bohechiorekin duen elkartasun proiektura bideratzen da urtero, eta aurten ere horrela izango dela, han bizi diren familiei laguntzeko asmoz.
Ordu batak aldera Betharrametan amaitu dute itzulia, eta guraso elkarteak prestaturiko txokolate beroa hartzeko aukera izan dute.