Gaur (asteazkena) ere elkartu dira Loiolan Inazio Uria zenaren senideak eta hurbilekoak izaera hori eman nahi dio sendiak ekimenari, ETAk hura hil zuen toki berean. Hain zuzen, abenduaren 3an hil zuen erakunde armatuak Altuna y Uria enpresako arduradunetakoa, tiroz. Hirugarren asteazkenez segidan bildu dira han, eta besteetan baino jende gehiago izan da Gabon egun honetan, ordu laurdenez; denera ehunen bat lagun. Haien artean izan da Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea.
Hilketak sortutako "mina" adierazi nahi izan du sendiak bilkuran, eta Inazio Uria "oroimenean" duela aldarrikatu. Bide batez, ETAren "biktima denei elkartasuna" agertu die.
Ez du ekitaldian parte hartu Manoli Aramendi alargunak, oraindik indarrik ez daukalako halakoetan izateko, familiak esan duenez. Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak bisita egin dio etxera.