Urtero bezala, euskal presoen eskubideen aldeko ekimen ugari egingo dira gabonetan Azpeitian. Atzo (asteazkena) dozenaka lagunek elkarretaratzea egin zuten, plazan.
Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatu dituen ekimenak:
Abenduak 24 (atzo). Elkarretaratzea plazan. 19:00.
Abenduak 26 (ostirala). Maindire ilara saihesbidean. 19:00.
Abenduak 28 (igandea). Langraizko (Araba) espetxera martxa.
Abenduak 29 (astelehena)-abenduak 31 (asteazkena). 29ko 12:00etatik 31ko 12:00ak arte baraualdia Sindikatu Zaharrean.
Abenduak 31 (asteazkena). Manifestazioa igerilekutik. 19:00.
Urtarrilak 1 (osteguna). Brindisa Orkatzen urte zahar gauean. 00:00.
Urtarrilak 1 (osteguna). Erlora irteera. 9:00.
Urtarrilak 3 (larunbata). Nazio manifestazioa Bilbon. 17:30. Azpeititik autobusa egongo da.
Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria
Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Puerto Santa Maria I (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.070 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi) Mureten (Frantzia) preso, 350 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten.
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta aurtengo abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Garikoitz Etxeberria. (Kafe) Bonxen (Galizia) preso, 665 kilometrora. 2007ko otsailean atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
Deportatuak
- Inaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.
Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)
Askatasunaren weba: www.askatu.org