Uztarriaren 102. zenbakia argitaratu da

Uztarria.eus 2009ko urt. 11a, 22:01

Danborrada eta Azpeitiko sagardoari buruzko gaiak landu dira, besteak beste, 2009ko lehenengo zenbakian

Uztarria Iban Izagirre eta Libe Aranburu gazte azpeitiarrekin egon da; Izagirrek Trapu zaharrak liburua kaleratu berri du eta Aranburu aktorea da

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 102. zenbakia kalean da jada. Urtarrileko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:

• Iritzia atalean: Koldo Aldalur, Eider Alkorta, Inaki Elortza, Miren Garmendia , Higinio Oiartzabal, Kepa Susperregi, Joxin Iturriotz , Miel A. Elustondo eta Igor Aranbarri eta Kepa Urbietaren artikuluak irakurgai.

• Iban Izagirre. ‘Trapu zaharrak’ bere lehenengo kaleratu du eta Uztarria berarekin izan da.

• Klik!. Urteari ongietorria. Martinez Inprimategiak urteari ongietorria emateko argazki bitxiak aukeratu izan ditu. Horietako batzuk bildu ditugu urtarrileko Klik! atalean.

• Sagardoa, etxekoa eta ekologikoa. Azpeitiko Unanue sendiak sagardoa egiten du urtero. Lan prosezu guztia kontatu digute.

• Gazte haiek gogoan. 1977. urtean Elizako gazte taldeak danborradan atera zen lehen aldiz. Ez zuen errepikatu. Uztarriak taldearen historia errepasatu nahi izan du.

• Libe Aranburu. Interpretazio munduan murgilduta dago Libe Aranburu. Astean zehar, marrazki bizidunetako bikoizketa lanak egiten ditu eta asteburuetan antzeztea tokatzen zaio.

• Andres Insua. Urrestillako Aunditi baserrian bizi da azken urtean Andres Insua argentinarra.

Uztarria jasotzeko zer egin? Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide