Herriko gazteak kezkatuta zentsura mozioarekin

Gara 2009ko urt. 11a, 13:01

Azpeitiko gazte batzuek larunbatean eman zuten prentsaurrekoa. ('Urola Kostako Hitza')

"Bi urte hauetako lorpenak zertan" geratuko diren galdetu dute

"Bi urteotan emandako aurrerapausoak ezinbestekoak eta oso positiboak izan dira gazteontzat"

Azpeitiko hainbat gazte, herriko alkate Iñaki Errazkinen aurkako zentsura mozioa dela-eta kezkatuta agertu dira, "bi urte hauetako lorpenak zertan geratuko ote diren". Beraien ustez, "bi urteotan emandako aurrerapausoak ezinbestekoak eta oso positiboak izan dira gazteontzat".

Egungo Udalarekin "funtzionatzeko beste era bat” izan dutela, eta “onerako izan dela” berretsi dute. Beraien hitzetan, sortu izan diren arazo eta zailtasunen aurrean, “harremanetan jarriz eta elkarrizketaren bidez gauzak konpontzeko ahaleginak egin ditu Udalak”. Horrenbestez, gazteek “Udalaren parte izatea” lortu dutela azaldu zuten atzoko (larunbata) prentsaurrekoan. “Gure iritzia aintzat hartua izan da eta gazteon mahaia osatzea ere lortu dugu”.

Udalak gaztetxeak egiten duen kultur lana ere aintzat hartzen duela nabarmendu dute, eta Udalak berak gaztetxean ekitaldiak antolatzea goraipatu dute. “Udal honi esker gaztetxeko ataria margotzea ere lortu da, lehengoek hori ere ukatu egiten baitziguten”, gaineratu dute gazteek.

Salatu dute, era berean, gazteek eurek etxebizitzari buruzko mahai-ingurua antolatu zutela, eta nahiz eta Udal talde guztiak parte hartzera gonbidatu, soilik Errazkin alkatea agertu zela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide