Ikasberri izan da txapelduna Iraurgiren areto futboleko lehian

Urola Kostako Hitza 2009ko urt. 13a, 10:01

Ikasberriko alebinen taldea.

Txapelketako jokalari onenak Ainhoa Bereziartua eta Amets Amubieta izan dira, biak Ikasberrikoak

Eskualdeko hainbat ikastetxetako hamasei taldek hartu dute parte XV. Urte Berri Txapelketan

Azpeitiko Ikasberri Ikastolako nesken eta mutilen taldeak izan dira txapeldunak, Iraurgi Ikastetxeak antolatzen duen XV. Urte Berri Areto Futbol Txapelketan. Alebin mailako neska-mutilen futbol partidak asteburuan jokatu dira. Eskualdeko hainbat ikastetxetako hamasei futbol taldek parte hartu dute: Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxea, Zestoako Herri Eskola, Azkoitiko Floreaga Ikastetxea eta Xabier Munibe Ikastola eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Azpeitiko Ikasberri Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea.

Txapelketako jokalari onenen sariak ere Ikasberrikoek jaso zituzten: nesketan Ainhoa Bereziartuak eta mutiletan Amets Amubietak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide