'Go!azen' filmak %7,4ko ikusle kuota izan du estreinuan

Go! Azen 2009ko urtarrilaren 13a

Go!azen euskarazko lehen film musikala Azpeitian grabatu zuten, 2008ko uztailean, Esklabetan, eta herriko hainbat gaztek eta helduk hartu zuten parte. Orain hasi dira botatzen ETB1en —lehengo astean—, eta estreinaldian %7,4ko ikusle kuota eduki zuen Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, ETB1ek daukan kopurutik gora (%3,4koa du, oro har). Go!azen filmeko trailerra ondorengo bideoan ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide