Iñaki Errazkin: "Zurrunbilo mediatiko hau guztia ezker abertzalea kriminalizatzeko saiakera da"

uztarria 2009ko urt. 16a, 12:01

'Gara'-n egindako elkarrizketan, zentsura mozioa “barneratuta, ez onartuta” dutela dio

"Alkatetza hartu genuen lehen egunetik hasi ziren berriro kentzeko saiakerak", dio Errazkinek

Azkeneko albistea (hilak 16, 19:00). Beitialarrangoitia: "Alderdien lege paraleloa ezartzen ari dira EAJ eta EA"

Gaur (ostirala) Gara egunkariak Iñaki Errazkin Azpeitiko alkateari elkarrizketa egin dio, biharko zentsura mozioa dela medio, eta sortu den "zurrunbilo mediatiko guztia ezker abertzalea kriminalizatzeko saiakera" izan dela dio Errazkinek. “Herri honen arazoa konpondu nahi badugu, hori baino saiakera zintzoagoak egin beharko ditugu denok”.

“Samin eta min handia” eragin duen gertaeraren ondoko egun gogorrak igarota, biharko zentsura mozioa "barneratuta, ez onartuta” dutela eta lasai hartuko duela dierazi dio Gara-ri. "Alkatetza hartu genuen lehen egunetik hasi ziren berriro kentzeko saiakerak", esan du Errazkinek.

EAk eta Aralarrek udal gobernua bertan behera uztearen inguruan, "presio mediatikoaren aurrean ihes egiteko modu bat" izan dela dio alkateak. “Gure artean orduan adostutakoa hor dago; berretsi eta mahai gainean jartzen dugu orain ere. Egoera zailenetan ere zerk batzen gaituen ezagutarazteko mezua zabaltzen jakin behar dugula uste dut. Zoritxarrez, ez zen hori gertatu”.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko klikatu hemen

Azkeneko albistea (hilak 16, 19:00). Beitialarrangoitia: "Alderdien lege paraleloa ezartzen ari dira EAJ eta EA". "Alderdien Lege propioa» aplikatzea egotzi die ezker abertzaleak EAJri eta EAri, Azpeitiko zentsura mozioa Espainiako Alderdien Legearen pare erabiltzea egotziz: "Madrildik D3M plataforma legez kanpo uzteko ikerketa martxan jarri dute, eta beste batzuk beren alderdien lege paraleloa aplikatzen ari dira", esan du Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak, ezker abertzaleko beste hainbat alkaterekin batera Demokrazia 3.000.000 (D3M) plataformarentzako sinadura eman ostean.

Informazioa Berrian

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide