Andoni Azpillaga Pirenan aurten ere

Uztarria.eus 2009ko urt. 17a, 11:01

Pirinioetako zakur lasterketa igande honetan hasiko da

Azpeitiarrak orain dela bederatzi urte irten zuen lehen aldiz musher bezala

Aurten ere izango da Pirena zakur lasterketan Andoni Azpillaga azpeitiarra. Gaur (larunbata) egingo dute, Zaragozan (Espainia), aurkezpen ekitaldia, baina lehiaketa bihar hasiko da, La Partacua eski estazioan. Ikusgarria izateko osagai guztiak ditu aurtengo Pirenak. Aspaldian ez bezalako elur geruza pilatu da Pirinioetan, eta aurrez pentsatutako etapak jokatzeko baldintza aproposak daudela diote antolatzaileek.

Bi asteetan Pirinioetako txoko ezagunetako asko zeharkatuko dituzte; 400 kilometro, guztira. Dozena bat herrialdetako 38 lera gidari eta eskiatzaile ariko dira lehian, eta 300 zakur inguru. Etapa laburrak dira gehienak, eta bizitasuna ekarriko du horrek. Hilaren 31n bukatuko da.

2000an irten zuen Azpillagak lehen aldiz Pirenan musher bezala, eta iaz ere irten zuen.

Etapa denak

Urtarrilak 17. Taldeen aurkezpena, Zaragozan.
Urtarrilak 18. La Partacua-Nieve de Aragon, 26 km.
Urtarrilak 19. Aramon-Formigal, 31 km.
Urtarrilak 20. Candanchu, 14 km.
Urtarrilak 21. Baqueira Beret, 16 km; Beret-Montgarri, 17 km (gauez).
Urtarrilak 22. Montgarri-Bonabe-Beret, 44 km.
Urtarrilak 23. Atsedena.
Urtarrilak 24. Gran Pallars-Port Aine, 19 km.
Urtarrilak 25. Port Aine, 34 km.
Urtarrilak 26. Plateau de Beille, 34 km (gauez).
Urtarrilak 27. Plateau de Beille, 33 km.
Urtarrilak 28. Grandvalira-El Tarter, 14 km (gauez).
Urtarrilak 29. Grandvalira-Grau Roig, 12 km.
Urtarrilak 30. La Rabassa-Naturlandia, 18 km.
Urtarrilak 31. La Molina, 16 km. Sari banaketa eta azken festa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide