Saharar herriari elkartasuna adierazteko astea antolatu du Khamar Saharar Herriaren Aldeko taldeak, Sahararren egoera azaltzeko eta salatzeko helburuarekin. Gaur (astelehena) emango diote hasiera asteari eta lehen ekimen bezala, Alde Zaharreko dendetako erakuslehioetan Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetako hainbat argazki jarriko dituzte.
Aste osoan hitzaldi eta emanaldi ezberdinak izango dira. Hilaren 24ean, iaz bezala, janari bilketa egingo dute. Udaletxe azpian eta Sanjuandegin jarriko dituzte postuak eta egun horretan biltzen den janaria, udaberrian euskal Karabanan bidaliko da Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetara. Antolatzaileen esanetan, "gaur egun, ezinbestea dute sahararrek nazioarteko herritarren laguntza hau. Izan ere, gero eta laguntza gutxiago dute instituzioetatik".
Saharar Herriari Elkartasuna Adierazteko Astea. Egitaraua:
Urtarrilak 21, asteazkena
Embare Zubeir sahararraren hitzaldia
- Non: Sindikatu Zaharrean
- Ordua: 19:30ean
Urtarrilak 22, osteguna
Umeentzat emanaldia
- Non: Iturri txiki ludotekan
- Ordua: 18:00etan
14 Kilometros DVDaren emanaldia
- Non: Betharram aretoan
- Ordua: 21:30ean
Urtarrilak 23, ostirala
Umeentzat emanaldia
- Non: Txiki-txoko ludotekan
- Ordua: 18:00etan
Fatma Mohamed Salemen hitzaldia (Frente Polisarioak EAEn duen arduraduna)
- Non: Sindikatu Zaharrean
- Ordua: 19:30ean
Urtarrilak 24, larunbatean
Sahara errefuxiatuen kanpamentura bidaltzeko janari bilketa
Bilduko diren janariak: arroza, lekaleak (lentejak, babakĀ ), atuna eta sardinak latan, konpresak eta azukrea
- Non: Udaletxe Azpian eta Sanjuandegin (Izaro ondoan)
- Ordua: Goizeko 10:00etatik, 20:00ak arte
DVD emanaldia: En un Mundo Libre
- Non: Betharram aretoan
- Ordua: 22:00etan
Urtarrilak 25, igandea
DVD emanaldia: En un Mundo Libre
- Non: Betharram aretoan
- Ordua: 19:30etan