Loiola parean ur hodi bat lehertu da eta urak errepidea hartu du

Uztarria.eus 2009ko urt. 27a, 14:01

Urak Azpeitia eta Azkoitia arteko errepidea hartu du.

Eguerdian gertatu da

Azpeitia eta Azkoitia bitartean auto ilarak sortu dira

Azken egunetako euri zaparraden ondorioz, gaur (asteartea) eguerdian lur azpiko hodi bat lehertu da Loiola parean eta urak Azpeitia eta Azkoitia bitarteko errepidea hartu du. Ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira eta, oraingoz, Udaltzaingoak ezin izan du trafikoa normalizatu.

Hodia lehertu den gunea garbitzen ari dira orain.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide