Baigera Jubilatuen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak datorren astelehenetik aurrera korrontea domizializatu gabe duten bazkideei kuotak kobratzen hasiko da. Elkartekin adierazi dutenez, kuota 5 eurokoa izango da eta elkarteko bulegoetan kobratuko da dirua, 10:30etatik 12:30era. Kontua domizializatuta duten bazkideei, berriz, otsailaren 9tik aurrera kobrako diete kuota. Guztiek otsailaren 2tik aurrera jaso ahalko dute karneta. Horrez gain, datorren urtetik aurrera bazkide kuota igo egingo dela eta 6 euro balioko dituela aurreratu dute Baigeratik.
Bestalde, Aitonena Jubilatuon Elkarteak izena aldatzea erabaki du eta aurrerantzean Baigera Jubilatuen Elkartea izena erabiliko du.