Bi kamioik elkar jo dute Nuarben, baina dagoeneko errepidea ireki dute

Urola Kostako Hitza 2009ko ots. 17a, 17:02

Istripua izan duten kamioietako bat (Nerea Uranga)

Istripua 12:45ean gertatu da, Orbegozo jatetxearen pareko bihurgunean

Kamioietako bateko gidariak zauriak izan ditu hanketan

Gaur eguerdiko 12:45ak inguruan bi kamioik elkar jo dute Nuarben, Orbegozo jatetxearen pareko bihurgunean. Kamioiak garabiekin kaminotik atera, errepidea garbitu eta 15:45ean zabaldu dute errepidea autoentzako.

Kamioi batek hondea-makina bat zeraman gainean eta bestea zaborrak biltzeko kamioia zen. Bigarren horretako gidaria hankak harrapatuta gelditu da kabina barruan eta ospitalera eraman dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide