Ertzaintzak Altuna y Uria enpresaren egoitza aurrea itxita dauka, Azpeitian (Gipuzkoa), Loiola auzoan, hango aparkalekuan "pakete susmagarri bat" aurkitu duelako, Urola Kostako Hitza-ri jakinarazi dionez.
Ertzainek esan dute 14:00etan jaso dutela abisua, eta segituan itxi dute ingurua. Trafiko ilara handiak daude Azpeititik Azkoitirako errepidean.
Enpresaren egoitzatik gertu hil zuen ETAk abenduaren 3an Inazio Uria Altuna y Uriako arduradunetakoa, tiroz. Erakunde armatuak AHTrekin eta zerga iraultzailea-rekin lotu zuen hilketa gero, agiri bidez.
Abenduaren 3an eta harrezkero sortutako berrien kronologia hemen.
Azkeneko albistea (16:05). Ireki dute gune, alarma faltsua zela egiaztatzean. Robotarekin lekua aztertu ondoren, itxitako gunea ireki du Ertzaintzak. Alarma faltsua zela egiaztatu du, Urola Kostako Hitza-ri esan dionez.
Robota atera dute ertzainek (15:55). Ertzaintzako artezilariak 15:45ean heldu dira, txakur eta guzti, eta miatze lanetan hasi dira. 15:50ean robota atera dute. 16:00etan erretiratu dute.
Hango etxeetako lagun batek Urola Kostako Hitza-ri kontatu dio ertzainek ez dietela bizilagunei ezer esan.