Lilatoira joateko autobusak jarriko ditu Udalak

Uztarria.eus 2009ko mar. 3a, 11:03

Donostian izango da emakumeen proba, martxoaren 8an

Lasterketaren ondoren bazkaria egingo dute; izena emateko azken eguna bihar (asteazkena) izango da

Azpeitiko Udaleko Kirol Sailak autobusa antolatu du Donostiako Lilatoia egin nahi dutenentzat. Martxoaren 8an egingo dute emakumeen lasterketa herrikoi eta aldarrikatzailea.

Egun osorako egitaraua antolatu du Kirol Sailak. Autobusak 09:00etan irtengo du igerilekutik. 10:00etan korrilakariak dortsala, txipa eta kamiseta jasotzera joango dira Alderdi Ederrera eta ondoren beroketak egingo dituzte. Goizeko hamaiketan hasiko da bost kilometro izango dituen Lilatoiak. 14:00ak aldera bazkaria egingo dute, Cachon jatetxean. 18:00etan Azpeitira itzuliko dira.

Lilatoian parte hartzeko, dorsala eskuratzeko eta bazkarira joateko izena igerilekuan eman behar da, martxoaren 4a baino lehen. Izena ematerakoan ordaindu beharreko prezioak honakoak dira:

  • Autobusa: 4.00 euro
  • Autobusa + Dorsala: 15.00 euro
  • Autobusa + Dorsala + Bazkaria: 35 euro

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide