Sanjuandegiko Festetarako bizpahiru hilabete falta dira, baina dagoeneko hori darabilte buruan Sanjuandegiko Festa Batzordekoek. Izan ere, Sanjuandegi auzoko festak antolatzeko lehen bilera deitu dute.
Batzarra ostiral honetan izango da, 20:00etan, Sanjuandegiko Barrenetxea auzoko katekesiko lokaletan. Auzotar guztiei bileran parte hartzeko dei egin diete.