Ezkuztako bidegurutzean gaur (asteazkena) eguerdian gertatu den istripuan lau pertsona zauritu dira. Guztira lau autoren arteko istripua izan da eta horietako bat ibaira erori da, nahiz eta sastrakek uretara erortzea ekidin dioten.
Lau zauritu ospitalera eraman dituzte, baina zauri larririk gabe.
Erreoidea itxita eduki dute ertzainek ordubetez, autoak kendu eta bidea garbitu bitartean.