Orkatz Kultur Elkarteak bertso saio berezia antolatu du ostiral gauerako. Ikiaaaarriya! izenburupean, bertsoa eta bertsolariak izango dira protagonista nagusiak Orkatzen, 22:30etik aurrera egingo den saioan.
Bost bertsolari arituko dira kantuan. Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro azpeitiarrekin batera, Iker Zubeldia zegamarra, Xabier Silveira lesakarra eta Julen Zelaieta beratarra izango dira. Zelaietak Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen iaz. Guztiek Basajaun gai-jartzaileak jarritako gaiei erantzun beharko diete.