Ekintza ugari antolatu dute Korrika 16ren bueltan

Uztarria.eus 2009ko mar. 6a, 11:03

Euskararen aldeko lasterketa apirilaren 2an (osteguna) helduko da Azpeitira, 20:40ak aldera

Lehendabiziko ekintza martxoaren 13an egingo dute: Bidaia intimoak DVD emanaldia antolatu dute

Korrika 16 martxoaren 26an hasiko da Tuteran eta dagoeneko hainbat ekitaldi prestatu dituzte euskararen aldeko lasterketaren bueltan.

Azpeitian, martxoaren 13an izango da lehen ekitaldia. DVD emanaldia antolatu dute eta Bidaia intimoak ikusteko aukera egongo da, Betharram aretoan, 22:00etatik aurrera. Martxoaren 14an aurtengo Korrikako arropa salmenta egingo dute herriko plazan, eguerdi aldean.

Korrika hasi eta egun bat geroago, martxoaren 27an, mus txapelketa egingo dute Gaztetxean, 21:30ean. Musikaz gozatzeko aukera ere izango da. Izan ere, Gatillazo taldearen kontzertua antolatu dute hilaren 28rako, 22:00etan.

Apirilaren 2an, Azpeitian

Apirilaren 2an helduko da Korrika Azpeitira, 20:30ak aldera. Aurretik etxeko txikien txanda izango da. Korrika Txikia 16:15ean abiatuko da igerilekutik.

Loiola 91 eraikinaren ondotik iritsiko da Korrika 16 herrira, 20:40ak aldera. Ondoren, azkoitiarrek hartu beharko dute lekukoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide