Maratoi erdiko zerbitzu berrietan hilaren 20rako eman behar da izena

Uztarria.eus 2009ko mar. 10a, 10:03

Azkoitia-Azpeitia lasterketan parte hartzen dutenen seme-alabentzat haurtzaindegi eta ludoteka zerbitzua eskaini dute

Proba martxoaren 28an izango da

Hilaren 28an, Diego Garciaren oroimenezko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia izango da. Aurten, aurrenekoz zerbitzu berriak eskainiko dituzte parte-hartzaileentzako: urtebete eta 3 urte arteko haurrentzako haurtzaindegia eta 4 eta 7 urte bitartekoentzako ludoteka.

Bi zerbitzu horietarako izena hilaren 20a baino lehen eman behar da. Bi zerbitzu horiek Ikasberri Azpeitiko Ikastolan emango dituzte; maratoi erdiko helmugatik gertu. Zerbitzuak doan dira.

Izena emateko 943 150095 edota 943 157928 telefonoetara deitu daiteke, edota kirolak@azpeitia.net eta parekidetasuna@azpeitia.net helbideetara idatzita. Inork izenik emango ez balu, zerbitzuak ez lituzkete martxan jarriko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide