'Gipuzkoa oinarri, Gipuzkoa helburu' kanpaina ibiltaria ostiralean helduko da herrira

Uztarria.eus 2009ko mar. 11a, 10:03

Gipuzkoako Batzar Nagusien ekimena da

Autobus ibiltaria martxoaren 13tik 18ra Enparantza Nagusian egongo da

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoa oinarri, Gipuzkoa helburu kanpaina jarri dute martxan. Ekintza honen helburua Gipuzkoako Batzar Nagusiek betetzen duten papera eta gizartean duten funtzioa ume, gazte nahiz helduengana eramatea da. Kanpaina ibiltaria izanik, autobus birziklatu batek Gipuzkoako hainbat herri bisitatuko ditu. Azpeitian datorren ostiraletik martxoaren 18ra arte egongo da, Enparantza Nagusian.

Antolatzaileen arabera, edozein motatako talderentzat zuzendutako ekintza da. "Baliabide interaktiboetaz baliatuz Gipuzkoako historia berriena, Gipuzkoako Batzar Nagusiek egiten duten lana eta beren betebeharrak, eta erakunde nahiz ordezkariei buruzko informazioa eskainiko da", azaldu dute.

Autobusa gela didaktiko batean bihurtuko dute eta talde bakoitzari moldatutako 50 minutuko iraupena izango duten saioak emango ditu begirale batek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide