Bertso saioa antolatu du 'Urola Kostako Hitza'-k

Uztarria.eus 2009ko mar. 12a, 10:03

Bosgarren urteurrena ospatuko dute larunbatean, Izarraitz pilotalekuan, 22:00etan

Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Maia, Uxue Alberdi, Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Jokin Uranga izango dira bertsolariak

Urola Kostako Hitzak bost urte bete ditu eta hori ospatzeko bertso saioa antolatu du, Erniarraitz Bertsozale Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.

Izarraitz pilotalekuan, 22:00etatik aurrera, sei bertsolari ariko dira kantuan Hitzaren aldeko bertso saioan: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Maia, Uxue Alberdi, Joan Jose Eizmendi ‘Loidisaletxe’ eta Jokin Uranga. Sarrerak 10 euroren truke egongo dira salgai. Azpeitian, Etxe Zuri, Orkatz Kultur Elkartean eta Jim Clark tabernetan lortu ahalko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, sarrerak egunean bertan leihatilan egongo dira salgai.

'Urola Kostako Hitza'-k bost urte: bideoa ikusi hemen

Bertso saioa

Noiz eta non?. Martxoaren 14n, larunbata, 22:00ean, Izarraitz pilotalekuan.

Bertsolariak. Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Maia, Uxue Alberdi, Joan Jose Eizmendi ‘Loidisaletxe’ eta Jokin Uranga

Gai-jartzailea. Xabier Azpillaga.

Sarrera. 10 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide