Bruesa ikusteko aukera eskainiko du Bertan merkatari elkarteak

Uztarria.eus 2009ko mar. 13a, 11:03

Bi zozketa egingo dituzte, eta bakoitzean sei sarrera jarriko dituzte jokoan

Bruesa-Kanaria Handia eta Bruesa-Fuenlabrada partidak ikusteko sarrerak banatuko dituzte

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak bezeroen erosketak saritu nahi ditu. Horretarako, reala ikusteko sarrerak zozkatu zituen eta orain saskibaloiaren txanda izango da. Izan ere, Bruesa Donostiako saskibaloi taldearen partidak ikusteko sarrerak zozkatuko ditu. Bi zozketa egingo dituzte elkartekoek: martxoaren 9tik 17ra Bertan elkarteko dendetan erosketak egiteagatik, 6 sarrerak zozkatuko dituzte 3 bezeroentzako. Hilaren 22an Bruesa-Kanaria Handia Espainiako ACB Ligako partida ikusteko sarrerak izango dira.

Bigarrengo zozketa martxoaren 18tik apirilaren 1a bitartean egingo da. Orduen ere 6 sarrera zozkatuko dituzte eta sarituek Bruesa-Fuenlabrada partida ikusteko aukera izango dute.

Bestalde, Reala-Girona Espainiako Bigarren A Mailako futbol partida ikusteko sarrerak eskuratu nahi duenak oraindik denbora du. Epea martxoaren 18an amaituko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide