Foru Aldundiak derrigortuta, Lagun Onak-eko futbolari gazteak igandean ez dira joango Zumarragara

Urola Kostako Hitza 2009ko mar. 13a, 20:03

Lagun Onak Futbol Klubak gaur (ostirala), bi egun aurretik, jaso du abisua Gipuzkoako Foru Aldunditik

Zumarragako futbol taldeen aurka partidak jokatzeko asmoa zuten

90-100 haurrek zuten Zumarragara joateko asmoa

Lagun Onak Futbol Klubeko eskola mailako futbol jokalariak igandean (martxoak 15) Zumarragara joatekoak ziren hango futbol taldeekin partidak jokatzera. Baina, gaur (ostirala) arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldunditik abisua jaso dute esanez, ezin dutela joan Zumarragara jokatzera. Lagun Onak Futbol Klubeko zuzendaritzako kideek azaldu dutenez, 90-100 haur joatekoak ziren Zumarragara, bi autobusetan. Baina, Foru Aldundiak derrigortuta bertan behera utzi beharko dute irteera. Lagun Onak-ekoen esanetan, kontuak horrela igandero bezala 09:00etatik 11:00etara bitartean Garmendipen egin beharko dituzte entrenamenduak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide