Ezker abertzaleak 10 eguneko epea eman dio EAJri azken udalbatzarrean "hanka sartu" zuela onartzeko

Urola Kostako Hitza 2009ko mar. 14a, 15:03

Hori egin ezean, auzitara eramango dute gaia eta Julian Eizmendiri prebarikazio delitua leporatu diezaioketala argitu dute

Errazkinen esanetan, ez dute nahi gaia muturrera eraman eta auzi politikoak politikoki konpontzearen aldeko dira

Martxoko udalbatzarrean gertatutakoek hautsak harrotzen jarraitzen dute. Orduan oposizioak, udalbatzarretako araudia baliatuz, bere asmoen berri emateko eskatuko zion EAJri, baita liberazioen gaia argitzeko ere. EAJ ez zegoen ados eskaerarekin eta Julian Eizmendi alkateak bertan behera utzi zuen udalbatzarra. Orain, ezker abertzaleko hautetsiek 10 eguneko epea eman diote EAJri hori egitean "hanka sartu zutela onartzeko". Hori egin ezean, auzitara emango dute gaia eta, adierazu dutenez, Julian Eizmendi alkateari prebarikazio delitua leporatu diezaiokete, legearen kontra ari zela jakinik ere udalbatzarra bertan behera uzteagatik.

Ezker abertzaleko kide ugariren babesean emandako prentsaurrekoan IƱaki Errazkin hautesiak nabarmendu zuenez, oposizoak, "gehiengo demokratikoa osatzen duen heinean, eskubide batzuk ditu araudiaren arabera. Horietako bat da gai bat lantzea eskatzeko aukera". Hori egin zuten azken udalbatzarrean, baina ez zuten izan gaia aztertu ala ez bozkatzeko aukerarik ere, Julian Eizmendi alkateak ez baitzuen eskaera aintzat hartu eta udalbatzarra bertan behera uztea erabaki baitzuen. Horren aurrean, ezker abertzaleak 10 eguneko epea eman dio EAJri "publikoki onartzeko erabaki okerra hartu zutela".

Errazkinen esanetan, ez dute nahi gaia muturrera eraman eta auzi politikoak politikoki konpontzearen aldeko dira, horregatik egin diote enplazamendu publiko hau. Ordea, EAJk 10 eguneko epen ez badu eskatutakoa egiten, auzitara jotzeko prest agertu dira

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide