Bergara Ziklismo taldeko Mikel Aristik irabazi du Azpeitia Saria txirrindulari probaren 29. edizioa

Uztarria.eus 2009ko mar. 16a, 11:03

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako kadete mailako proban 97 txirrindularik hartu zuten parte

Lehen azpeitiarra Corrugados taldeko Igor Caballero izan zen

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako kadete mailako Azpeitia Saria txirrindulari probaren 29. edizioa jokatu zen atzo, igandea. Aurtengo Azpeitia Saria Bergara aldera joan da. Izan ere, Lokatza taldeko Mikel Aristi izan zen irabazlea; 01:11:24ko denbora behar izan zuen ibilbidea egiteko. Bigarren postua, Andoaingo Txirrindulari Elkarteko Imanol Iraolak lortu zuen, 01:11:30ko denborarekin. Alain Lopez, Loinaz taldeko txirrindularia, hirugarren sailkatu zen, 01:11:30 denbora egin ondoren.

Helmugara iritsi zen lehen azpeitiarra, berriz, Corrugados taldeko Igor Caballero izan zen. 22. postua lortu zuen eta 01:13:04ko denbora egin zuen.

Antolatzaileen arabera, 97 txirrindularik hartu zuten parte atzoko proban. 55 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide