Diesel trenetan bidaiatzeko aukera egongo da zubian

uztarria 2009ko mar. 18a, 10:03

Bihartik (osteguna) igandera bitartean 6 zerbitzu jarriko dituzte martxan

Apirilaren 9an, Ostegun Santu egunean, hasiko da denboraldi ofiziala

Trenaren Euskal Museoak "izaera historikoa" duten tren dieselen zirkulazioa eskainiko du datozen lau egunetan. Era horretara hasiera emango diote aurtengo denboraldiari, Ostegun Santu egunean ofizialki hasiko dena.

Bihartik, osteguna, igandera bitartean 6 zerbitzu eskainiko dituzte. Bihar zirkulazio bat jarriko dute martxan, 12:30ean. Ostegunean eta larunbatean, bi bidai egingo ditu trenak, 13:30ean eta 17:00etan, eta igandean, berriz, 12:30eko zerbitzua mantenduko da.

Lurrun trenetan ibiltzeko hurrengo aukera Aste Santuan izango da. Orduan hasiko da denboraldi berria eta azaroaren 1a bitartean hiru zerbitzu eskainiko dituzte astebukaera guztietan: larunbatetan bi bidai egingo ditu trenak, 12:30ean eta 18:00etan, eta igandean, 12:30ean. Jai egunetan igandeko zerbitzua mantenduko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide