Lagun Onak futbol eskolako gurasoei zuzentzen gatzaizkizue aurreko igandean, martxoaren 15ean, Zumarragarako bidaia bertan behera gelditu izanaren azalpenak emateko, bidezkoa eta beharrezkoa baiteritzogu.
Azpeitiko Lagun Onak taldeko eta Zumarragako Urola taldeko futbol eskoletako arduradunok joan den igandean Zumarragan partidak jokatzeko erabakia adostua genuen. Dena ondo antolatuta zegoen (autobusak, zelaiak, ordutegiak ...) baina azken unean, martxoaren 13an arratsaldez, bi taldeok Gipuzkoako Foru Aldunditik posta elektroniko bat jaso genuen partidak ezin genituela jokatu adieraziz eta jokatzen baziren bi futbol eskolak bertan behera geldituko zirela. Arrazoia: horrelako partidak hilean behin jokatu daitezkeela eta Urolakoek 15 egun lehenago beste partida bat jokatua zutela. Honen guztiaren aurrean gure kexak azaldu behar diren lekuan azalduko ditugula esan nahi dizuegu eta, bide batez, barkamena eskatu sortu ziren arazoengatik.
Besterik gabe agurtzen gara besarkada batez.