Liberazioen kontuan ez dutela eragozpenik ipiniko diote Aralarrekoek

Uztarria.eus 2009ko mar. 24a, 12:03

Aralarrekoak atzo (asteartea) eman zuten prentsaurrekoan.

"Arduratsu izan beharko da gauden krisialdian soldatak ipintzeko garaian", azaldu du Juan Karlos Arellano Azpeitiko Aralarreko zinegotziak

"Azpeitiko Udalaren egoera ez dago normalizatua", adierazi dute

"Liberazioen kontuan ez dugu eragozpenik ipiniko, hori bai, liberazio horien kostuaren ardura beraiena izango da". Hori da Azpeitiko Aralarreko zinegotzi Juan Karlos Arellanok adierazi zuena atzo, astelehena, Aralarreko kideek eman zuten prentsaurrekoan.

Azpeitiko Udalaren egoera ez dagoela "normalizatua" azaldu zuen Arellanok, eta liberazioak onartzeko pausoarekin egoera horren "hausturarako balio zezakeelakoan gaude, eta ez dugu ezer ordainetan eskatzen". Hala ere, "krisialdian soldatak ipintzeko garaian", Udaletik arduraz jokatu beharko dutela azpimarratu nahi izan zuen Arellanok.

Bi hilabete pasatu dira Julian Eizmendik (EAJ) alkatetza hartu zuenetik. "Zentsura mozioa eta gero egoera ez da erraza gure udal honetan. Ezin dugu luzaroan egoera hau eraman", azaldu zuen Arellanok. Aralarrren ustez, politikoen esku dago konponbide batera iristea eta hurrengo bi urteetan "oinarrizko puntu batzuk adostu behar dira".

Datorren ostiralean, Azpeitiko Aralarreko komitea bilduko da lehenik eta eskualdekoa ondoren, Azpeitian. Arellanok adierazi zuenez. "Bertan, alkateak plenoa bertan behera uztekoa eta balizko auziperatzea aztertuko ditugu".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide