Apirilaren 10etik 12rako Gazte Martxa 09 antolatu du gazte mugimendu independentistak. Mendi martxa Nafarroa Garaiko Amaiurren hasi eta Nafarroa Behereko hiriburuan amaituko dute, Donibane Garazin. Horregatik, egunotan ekimen horri buruzko aurkezpenak egiten ari dira eskualdean.
Gaur, esaterako, Azpeitian dute hitzordua. Gazte Martxari buruzko xehetasunen berri jasotzeaz gain, hainbat ekimen antolatu dute arratsalde-gau parterako.
Egitaraua
Martxoak 27, gaur:
17:30ean. Azkoitiko plazatik abiatuta, bizikleta martxa Azpeitira.
19:30ean. Manifestazioa Azpeitiko plazatik abiatuta, "Frantzian espetxeratuta dagoen Xabier Etxeberria Txapi presoak Espainiaratzeko duen arriskuaren aurka".
20:30ean. Bertso afaria. Txartelak Azpeitian Orkatz eta Txarrantxa tabernetan eta Azkoitian Zakela tabernan daude salgai. Ondorengo laukotea ariko da bertsotan afalostean: Mailalen Velarde, Jokin Uranga, Unai Muñoa eta Oier Aizpurua. Afariko lekua zehazteko zegoen edizio hau ixterakoan.
23:00etan. Azpeitiko Txarrantxa tabernan kontzertua egongo da Deficiencia Mental taldearen eskutik.