Julian Bereziartua medikuaren biografia aurkeztu du Uztarria Komunikazio Taldeak. Uztarriak 2009. urtean hainbat azpeitiarren soslaiak egitearen proiektua jarri du martxan eta Bereziartuarena proiektu horretako lehen lana izan da.
Bereziartua oso pozik agertu da liburuaren emaitzarekin. "Nire bizitzak ez du gehiegi kontatzeko, baina nire ibilbidetik aportatu dezakedan guztia liburu honetan dago", azaldu du medikuak.
Julian Bereziartua Uztarriako ohorezko bazkide da 2008ko otsailaren 23tik. Orduan Bereziartuak osasun munduan eta hori hedabideetan zabaltzean euskararen alde egindako lana azpimarratu zituen Juan Inazio Azkuek.
Ander Ugarte kazetariak idatzi du biografia. Izan ere, Uztarriaren helburuetako bat komunikazio munduan diharduten azpeitiar gazteei aukera ematea da. "Esperientzia polita izan da liburu hau idaztea", azaldu du Ugartek, "Bereziartuaren biografia idaztea proposatu zidatenean, errespetuz hartu nuen lana. Izan ere, izenez bai baina pertsonalki ez nuen ezagutzen".
Liburuxken proiektua
Bereziartuaren biografiarekin Uztarriak urte honetan garatu nahi duen liburuxken proiektua jarri du martxan. Proiektuaren helburua azpeitiarrak euskarazko liburuak irakurtzera bultzatzea da.
Guztira, hamabi-hamalau liburuxkek osatutako bilduma da lortu nahi dena. Hala ere, 2009.urtean horietako lau izango dira argitaratuko direnak. Biografi horietako pertsonaiak Azpeitian esanguratsuak izan direnak izango dira.
Bazkideek etxean jasoko dute Bereziartuaren liburua, eta beste lan guztiak argitaratu bezain pronto. Bestalde, herriko liburu dendetan eta Uztarriaren egoitzan ere eskuratu ahal izango dira, 5 euroren truke.
Liburuaren aurkezpenaren bideoa ikusteko klikatu hemen
Uztarriaren produktuak
LIBURUAK
Joxe Takolo
Enekoitz Esnaola, 2001
Angel Otaegi
Iban Arregi, 2001
Imanol Elias
Mailo Oiarzabal, 2002
Patxi Altuna
Josune Etxeberria, 2003
Azpeitiko efemerideak
Imanol Elias, 2003
Azpeitiko mendi gida
Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004
Euskarazko prentsa eta Azpeitia
Uztarria Kultur Koordinakundea, 2004
Loiolarik ez balitz
IƱigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi, 2005
Otsobeltz
Andoni Salegi, 2005
Urrestillako musika taldeak
Asier Sustaeta, 2006
Azpetiarrak Espainiako Gerran
Amaia Mendizabal, 2006
Oroitarri
Kepa Urbieta, 2008
CD-a
Urolaldeko bertso zaharrak
Erniarraitz Bertsozale Elkartea eta Uztarria Kultur Koordinakundea, 2007
LIBURUXKA BIOGRAFIKOAK
Julian Bereziartua
Ander Ugarte, 2009
Liburuak oso-osorik webgune honetan irakur daitezke, ziberteka atalean .