Zapo Txoko Gazte lekuak eta ludotekek Pazko Asterako antolatutako ekintzetan izena emateko epea luzatu egin du Gazteria Sailak. Hasiera batean gaur zen izena emateko azken eguna, baina antolatzaileek ostegunera arte luzatzea erabaki dute. GIBen, Zapo Txokon, edo Iturritxi eta Txiki-txoko ludoteketan eman daiteke izena.
X. Gazte Astea apirilaren 14tik 18ra egingo dute, eta lau egun horietan ekintza ugari egiteko aukera egongo da.