Urolako neskak, txapeldunorde

Uztarria.eus 2009ko api. 6a, 12:04

Azpeitiko Ikastolakoak atzo (igandea) Madrilen jokatu zen finalean.

Larunbatean finalerako txartela lortu zuten, Malagako San Estanislao taldea 57-36 garaitu ondoren

Atzoko (igandea) finala Madrilgo Ramiro de Maeztuk irabazi zuen, 79-60

Urola Ikastolako nesken saskibaloi taldeak ACB ligako Final Four Txapelketa jokatu dute asteburuan, Madrilen. Lauko txapelketan finalerako txartela lortu zuten azpeitiarrak larunbatean, baina atzoko (igandea) finalean ezin izan zuten garaipena lortu Madrileko Ramiro de Maeztu taldearean aurka, (79-60).

Final Four txapelketan lau taldek hartu zuten parte: Urola Ikastola, San Estanislao (Malaga), La Salle (Manresa) eta Ramiro de Maeztu (Madrid). Final erdiakin hasi zen lehia, larunbatean. Azpeitiko taldeak Malagako San Estanislaoaren kontra aritu zen. Lehen zati berdintsuaren ondoren, andaluzen kontrako lehia Azpeitiko Ikastolak nahiko erraz gainditu zuen, 57-36. Aipatzeakoa izan zen Urola Ikastolako Ana LarraƱagak 23 puntu, 12 errebote, 4 asistentzi eta 4 berreskuraketa lortu zituela. Garaipenari esker, finalerako txartela zuten azpeitiarrek.

Igande arratsaldean jokatu zuten finala, Ramiro de Maezturen aurka. "Partida hasiera gogorra izan zen eta azpeitiarrak markagailuan atzetik joan ziren; 21-5 puntuko aldea lortu zuten Madrildarrek. "Oso urduri atera ginen jokatzera, eta ez genuen hasiera ona eduki", adierazi du Ainara Epelde taldeko kapitainak. Baina azpeitiarrek ez zuten etsi eta atsedenaldira 32-30 markagailuarekin iritsi ziren. Partida amaitzeko 10 minutu falta zirenean, Urola Ikastolak 43-56 aldearekin irabazten ari zen baina bukaeran ezin izan zuten garaipena Azpeitira ekarri. Hala ere, Epelderen arabera "oso gustura gaude emaitzarekin. Madrilen jokatu dugu eta esperientzia oso ona izan da. Jende asko joan da gure partida ikustera, espero genuena baino gehiago. Gainera, Azpeititik eta Arrasatetik 100 bat lagun etorri ziren animoak ematera, eta hori oso pozgarria izan zen".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide