Uztarriaren 105. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2009ko api. 7a, 11:04

Kaka Flash irratiak 25 urte ospatuko lituzte aurten. Irrati librearen sortzailetako batzuekin egon nahi izan dugu.

Pedro Otaegi aktorearen ibilbidea, Julian Bereziartua medikuaren bizitza eta lau azpeitiarren esperientzia Saharako maratoian dira, besteak beste, apirileko aldizkariko gaiak

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 105. zenbakia kalean da jada. Apirileko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:

• Iritzia atalean Koldo Aldalur, Olatz Prat, Inaki Elortza, Izaskun Egiguren, Xabier Otamendi, Mirari Garaia, Joxin Iturriotz, Miel A. Elustondo eta Igor Aranbarri eta Kepa Urbietaren artikuluak irakurgai.

• Pedro Otaegi. Urte asko daramatza herriko aktorea hau eszenatokietan. Telebistan eta antzerkian lan egin du, eta orain pantalla handira egin du salto Ander filmarekin.

• Klik! Saharan tipi-tapa. Saharako herriari elkartasuna adierazteko antolatzen dute Sahara Marathon. Otsailean han izan ziren hainbat korrikalari azpeitiar eta euren esperientzia argazkietan jaso dugu.

• Uhinak kalearen ispilu. 1984ko apirilaren azken egunean sortu zuten Kaka Flash irrati librea. 8 urtez bailareko bazterrak eta kontzientziak astindu zituen irratiaren sortzaileetako batzuekin egon gara.

• Berriz kostilla-jana. 25 urte pasatu dira Lagun Onakeko gazte mailako taldeak Easo talde indartsua Atotxan garaitu zuenetik. Garaipena gogoratzeko bazkaria egin dute orduko jubenilak.

• Azpeitiar petoarenak. Uztarriak liburuxka biografikoen proiektu berria jarri du martxan. Lehenengo lana Ander Ugarte kazetariak idatzitako Julian Bereziartua medikuaren biografia izan da. Bere bizitzako printza batzuk jaso ditugu apirileko Atzera begira atalean.

• Tomas Bereziartua. Hamalau urterekin hasi zen Bereziartua Parrokiko Abesbatzan kantari. 72 urte pasatu dira eta oraindik ere fin eusten dio afizioari.

Uztarria jasotzeko zer egin? Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide