Haurtxoentzako igeriketa ikastaro berria eskainiko dute maiatzaren 9tik aurrera

Uztarria.eus 2009ko api. 7a, 11:04

Ikastaroa 7 hilabetetik 2 urte bitarteko haurtxoentzat antolatu dute

Saioak 30 minutukoak izango dira eta larunbatetan emango dira

Haurtxoentzako igeriketa ikastaroa antolatu du Udal kirol patronatuak. 7 hilabetetik 2 urte bitarteko haurtxoentzat antolatu duten ikastaroa da eta hainbat helburu ditu: haurtxoaren garapen psikomotorrean laguntzea, haurtxoak uraz gozatzea eta ur-inguruko erlazioa sortzea, bere motor ahalmena gehitzea eta gurasoen eta haurtxoaren arteko jolas harremana sortzea.

Maiatzaren 9an hasiko da eta larunbatetan izango da, Udal igerilekuan. Saioak 30 minutukoak izango dira eta "gurasoen parte hartzea derrigorrezkoa" dela adierazi dute antolatzaileek. Saioak bi ordutan emango dira: 10:00etan eta 10:30ean.

Martxoaren bukaera beste bi ikastaro jarri zituen martxan Kirol Patronatuak: 2 eta 3 urte bitartekoentzat eta 4 urte baino gehiago dituzten umeentzat. Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi duenak 943 81 41 21 telefono zenbakira deitu behar du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide