Yoga ikastaroa antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2009ko api. 8a, 11:04

Ordu bateko saiok izango dira eta helburua norberaren gorputza eta energia orekatzea da

Ikastaroan hilaren 20rako eman behar da izena

Baigera jubilatuen elkarteak adinekoentzat yoga ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren helburua norberaren gorputza eta energia orekatzea da, luzaketa, postura eta arnasketaren bidez. Antolatzaileen arabera, "yoga eginda elastizitatea, malgutasuna eta giarreetako indarra sendotzen da, odolaren zirkulazioa hobetzen, eta hormonen, energiaren eta emozioaren arteko oreka areagotzen da".

"Klase bakoitzaren kalitatea hobetzeko", gehienez hamar laguneko taldeak izango dira eta saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du. Antolatzaileek bi ordutegi eskaini dituzte: nahi duenak astearte eta ostegunetan egin dezake ikastaroa, 10:30etik 11:30era. Beste aukera astelehen eta asteazkenetan egitea da, 11:30etik 12:30era. Baigerako bazkideak 7 euro ordaindu beharko dituzte; Baigerako eta era berean kirol patronatuko bazkideek, berriz, 3 euro.

Ikastaroan hilaren 20rako eman behar da izena, Baigerako bulegoetan.

Iratxera irteera

Bestetik, Iratxera irteera antolatu dute jubilatu elkarteko kideek apirilaren 29rako. Bertara joateko txartela apirilaren 20tik 27ra bitartean salduko dira, 27 euroren truke. Baigerako bulegoetan egongo dira txartelak salgai, 10:30etik 12:30era. Antolatzaileen arabera, bazkide txartelaren zenbakia eramatea komeni da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide