Trenaren Euskal Museoak, lurrun trenen 20 zerbitzu eskainiko ditu Aste Santuan, Azpeitia eta Lasao artean. Apirilaren 9etik hilaren 13ra bitartean, egunero 4 tren zirkulazio eskainiko dira. 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan eta 18:00etan irtengo dira trenak Azpeitiko geltokitik.
Bihar, Ostegun Santua, 12:00etan museotik abiatuko den lurrun trenaren zirkulazioak 2009ko denboraldi berriari hasiera emango dio. Aste Santuaren ondoren eta azaroaren 1a bitartean, 3 zirkulazio jarriko dira martxan astebukaera guztietan: larunbatean 2, 12:30ean eta 18:00etan, eta igande eta jai egunetan, berriz, 12:30eko zerbitzua mantenduko da.
Tren Museoa
Museoak ondorengo bost egunetan irekita ordutegia ere aldatu egingo du. Goizez 10:30etik 14:00etara egon da zabalik eta arratsaldez, berriz, 16:00etatik 19:30era. Apirilaren 14tik aurrera, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era bisitatu ahalko da. Jaiegun ez diren larunbatetan, 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etik 19:30 egongo da museoa zabalik eta igande eta jaiegunetan, berriz, goizez irekiko dute, 10:30etik 14:00etara.