Azpeitiko Udalak biztanleko 667 euroko zor publikoa dauka

Uztarria.eus 2009ko api. 14a, 11:04

Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak aurreneko aldiz argitaratu ditu udalen datuak

Denera 9,443 milioi euroko zorra du, Gipuzkoan bere tamainako udalen artean handienetakoa

Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Ministerioak lehen aldiz argitaratu ditu estatuko udal bakoitzaren zor publikoari buruzko datuak –apirilaren 1ean atera zituen—, eta Azpeitiko Udalak 9,443 milioi eurokoa dauka. Biztanleko, 667 euroko zor publikoa.

2008ko abenduaren 31ra arteko datuak dira Espainiako Gobernuak ateratakoak, eta biztanleria 2008ko urtarrilaren 1eko erroldakoa da (Azpeitiak 14.157 biztanle zeuzkan orduan).

Gipuzkoako 11.000-17.000 biztanleko herrietako udalen datuak

Azpeitia. Biztanleko 667 euroko zor publikoa (9,443 milioi euroko zor publikoa du Udalak / 14.157 biztanle herriak).

Elgoibar. Biztanleko 15 euroko zor publikoa (174 mila euro zor / 11.051 biztanle).

Azkoitia. Biztanleko 378 euroko zor publikoa (4,194 milioi euro zor / 11.091 biztanle).

Beasain. Biztanleko 583 euroko zorra (7,885 milioi euro zor / 13.510 biztanle).

Andoain. Biztanleko 90 euroko zorra (1,308 milioi euro zor / 14.427 biztanle).

Bergara. Biztanleko 697 euroko zorra (10,280 milioi euro zor / 14.746 biztanle).

Pasaia. Biztanleko 408 euroko zorra (6,530 milioi euro zor / 15.996 biztanle).

Hondarribia. Zorrik batere ez (0 euro zor / 16.315 biztanle).

Lasarte-Oria. Biztanleko 390 euroko zorra (6,908 milioi euro zor / 17.694 biztanle).

Tolosa. Biztanleko 696 euroko zorra (12,458 milioi euro zor / 17.894 biztanle).

Beste datu batzuk

Donostia. Biztanleko 248 euroko zorra (45,834 milioi euro zor / 184.248 biztanle).

Zestoa. Biztanleko 677 euroko zorra (2,321 milioi euro zor / 3.426 biztanle).

Zumaia. Biztanleko 8 euroko zorra (77 mila euro zor / 9.099 biztanle).

Zarautz. Biztanleko 412 euroko zorra (9,272 milioi euro zor / 22.474 biztanle).

Orio. Zorrik batere ez (0 euro zor / 4.969 biztanle).

Errezil. Biztanleko 1.112 euroko zorra (694 mila euro zor / 624 biztanle).

Beizama. Zorrik batere ez (0 euro zor / 180 biztanle).

Datu guztiak

-Hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide