Kepa Peñagarikano buruz buruko txapelketatik kanpo geratu da

Uztarria.eus 2009ko api. 11a, 21:04

Imanol Agirrek 22-13 irabazi du final-hamaseirenetako partida gaur, Tolosan

Peñagarikano behin baino ez da egon aurretik

Kepa Peñagarikanok gaur (larunbata) arratsaldean hasi du Lehen Mailako Pilotako buruz buruko Txapelketako bidea, baita bukatu ere, Imanol Agirrek 22-13 irabazi diolako final-hamaseirenetan, Tolosan.

Nagusi izan da hasieratik Agirre, sakeaz eta, batik bat, dejadez baliatuta —dozena bat tanto egin ditu horrela—. Peñagarikano une batez baino ez da egon aurretik. Markagailua: 3-0, 5-6, 8-6, 14-7, 17-9, 19-13, 22-13.

Iaz ere aritu ziren biak buruz burukoan, eta Peñagarikano gailendu zen, 22-12.

Agirrek aurtengo txapelketako aurreko kanporaketan 22-7 irabazi zion Aritz Laskuraini, eta final-zortzirenetan Ruben Belokiren aurka ariko da, hurrengo astean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide