Azpeitian batzorde bat osatuko dute, Hazparnerekin senidetza indartzeko

Uztarria.eus 2009ko api. 14a, 11:04

Helburua "bi herrien arteko harremana gizarteratzea" dela adierazi du Julian Eizmendi alkateak; herritar izaera izango du batzordeak

Bi udalak uztailetik daude harremanetan

Azpeitia eta Hazparneren (Azpeitiarekin senidetuta 80ko dago hamarkada hasieratik) arteko senidetza indartzeko helburuarekin, bi udaletako ordezkariak joan den astean bildu ziren. Hazparneko auzapez Beñat Intxauspe eta Azpeitiko alkate Julian Eizmendik, udal korporazioko beste hainbat kiderekin batera, Azpeitian batzorde bat eratzeko konpromisoa hartu zuten bileran.

Uztarria.com-ek joan den irailean argitaratu zuen bi udalak hartu-emanetan hasiak zirela uztailetik. Hain zuzen, besteak beste, Iñaki Errazkin orduko alkateak eta Intxauspek bilera egin zuten Hazparnen.

Batzorde horrek herritar izaera izango duela adierazi du Eizmendik. "Azpeitiko kultura, hezkuntza, kirol eta gainerako elkarteetako eragileek osatuko dute, helburua bi herrien arteko harremana gizarteratzea baita". Hazparnen dagoeneko eratuta dago era horretako batzordea.

Udalak San Inazio jaietarako batzordea eratuta izatea espero du. Bitartean, bi herrien arteko senidetza areagotzeko ekimenak ere egingo direla adierazi du Eizmendik.

Hazparne Lapurdin dago eta 5.500 lagun bizi dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide